IIkastetxeko irakurketa Estrategia
Irakurketa funtsezkoa da ikaskuntza-prozesuetan; izan ere, horren bidez ezagutza lortzen da, irudimena estimulatzen da, irakurmena garatzen da eta kontzentratzeko eta kritikoki aztertzeko gaitasuna hobetzen da. Hizkuntza eta komunikazioa garatzen laguntzeaz gain, irakurketa entretenimendu eta erlaxazio iturri ere bada. Irakurtzen ikasteak gaitasun kognitibo garrantzitsua garatzea dakar, eta abilezia hori oinarrizkoa da eskolatze sasoian, beste arrazoi batzuen artean jakintza gehiena idatziz transmititzen baita. Horrek guztiak, ikaslearen garapen akademikoan izugarrizko eragina du, eta garapen akademikoak eragin zuzena du garapen pertsonalean eta sozialean ere.
Ikastetxeko Hezkuntza eta Hizkuntza Proiektuen baitan, Ikastetxeko Irakurketa Estrategiak funtsezko ardatzetako bat izan behar du. Ikastetxeak ondo zehaztutako programazio bat behar du, curriculum-arlo guztietatik irakurketaren tratamenduari aurre egingo diona, ikasleei irakurketaren oinarrizko prestakuntza bermatuko diena eta etorkizuneko garapenaren oinarriak gisa jarriko dituena.
Ikastetxearen irakurketa estrategiak lortu nahi duena da: