Askotariko testuak
Irakurtzeko konpetentzia garatzeko, askotariko testu motak, askotariko formatu eta euskarritan ulertzeko eta interpretatzeko gauza izan behar dute ikasleek. Egun, gainera, irakurketaren konplexutasuna areagotu egin da: alde batetik, gizartea inoiz baino kultur anitzagoa eta eleanitzagoa da; eta, bestetik, iraultza digitalari esker, testu-genero berriak ditugu, testuen euskarriak aldatu dira eta testu idatziak sortzeko eta zabaltzeko moduak eta aukerak ere aldatu dira.
Ikastetxean, arlo, eremu eta ikasgai guztietan, oso kontuan hartu behar dira irakurketa-prozesuen ezaugarriak eta horien lanketa espezifikoa bideratu, ikasleak mota askotariko testuak, iturri batekoak edo anitzetakoak, estatikoak zein dinamikoak eta askotariko formatutan irakurtzeko gai izan behar du. Testu horiek guztiak, beraz, eskolan landu behar dira.
Hauek dira, PISAren arabera, 15 urteko irakurleak irakurtzen jakin behar dituen testuen sailkapena:
Jarraian, askotariko testuak eskuratzeko zenbait baliabide bildu dira.
En este apartado, tomando como punto de partida la reflexión sobre la importancia de la diversidad de los textos, se han reunido algunos recursos para obtener textos diversificados.
Los retos: Un cambio de contextos comunicativos y semióticos.
José Manuel Perez Torneroren bideo-sail honetan alfabetizazio anitzei buruz hitz egiten du.
Irakurgai mailakatuak
Ikasleen intereseko gaiak bilatzeko aukera ematen Testu biltegia. Maila eta etapa guztietarako testuak topa daitezke (A1, A2, B1, B2, C1).
Irakurketarako konpetentzia lantzeko testuak
Irakurketa lantzeko hainbat testu eta jarduera.
Irakurketa erraza: liburuen zerrenda
Irakurketa erraza eta liburuei buruzko informazioa.
Testu-aniztasuna aztertzeko kontrol-zerrenda
Etapa guztietako irakasleentzat baliagarria den tresna. Gelan erabilitako testu-aniztasuna aztertzeko txantiloia.