ZER IRAKURRI? ASKOTARIKO TESTUAK
Zenbat eta zabalagoa izan irakurgaien eskaintza, orduan eta handiagoa irakurtzeko zaletasuna sustatzeko aukera. Irakurketara hurbiltzeko inportantea da irakurgaiak aukeratu ahal izatea, irakurritakoaz hitz egitea edo idaztea, irakurketa ez lotzea irakurri osteko eskolako lanekin…
Ikastetxeak askotariko testuak eduki behar ditu, testu eguneratuak, ondo hautatuak eta ikastetxean ikasten eta irakasten den hizkuntzetan idatziak, era bateko eta besteko euskarrietan. Halaber, irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko sistema bat eduki behar du. Horrekin batera, bi hizkuntza ofizialetan dauden testuak eduki beharko lituzke.
OHARRA: Gaur egun ARGITALETXE askok irakurgai sailkatuak eta irakurketa lantzeko jarduera askotarikoak eskaintzen dituzte.
Armiarma
Euskal literatura eta munduko literatura euskaraz irakurtzeko ataria. Testuak irakurri eta deskargatzeko aukera ematen du (e-liburuak, barne).
Ebooktegi
Mota guztietako euskarazko liburuak dohainik deskargatzeko gunea. Aukera ematen du liburuak plazaratzeko, testuak entzuteko, idazleen elkarrizketak entzun eta ikusteko...
Eliburutegia
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean liburutegiek eskaintzen duten plataforma honetan askotariko e-liburuak eskuratu daitezke.
Habe-ipuinak
Ipuinak, narrazio laburrak, irrati nobelak... entzun eta irakurtzeko gunea. HHtik Batxilergora bitarteko materialak topa daitezke.
Irakurlee
Adin guztietarako irakurleentzako irakurketa gidak. Euskaraz eta gaztelaniaz.
Liburuak gozagarri. Liburuen gidak
Liburuak aukeratzeko gida. Idazleek liburuak gomendatzen dituzte.
Ezinbestekoak
Irakurgaien zerrendak. Galtzagorri Elkarteak, urtero, 50 ezinbestekoen zerrenda plazaratzen du.
Cuentos redondos
Ahozko tradizioko literaturara hurbiltzeko proposamena. HH, LH eta zailtasunak dituzten ikasleak.
Canal lector
German Sánchez Rupérez Fundazioaren webgunea. Liburuen erreseinak eta irakurketa gidak.
La estación azul de los niños
Estación azul irratsaioko podcast-ak. Liburuen gomendioak haurrentzat eta gazteentzat.