Ikastetxeko Irakurketa Estrategiaren ezaugarriak

Ikastetxeko Irakurketa Estrategia dokumentu egonkor, ireki eta operatiboa da; ikastetxean hartutako erabaki guztiak jasoko dituena, irakaleek eta

hezkuntza-komunitate osoak irakurketaren inguruan egin beharreko praktika bideratzeko.

 

Ikastetxe bakoitzak lan-ibilbide propioa diseinatuko du, bere errealitatera egokitua, eta aldian-aldian eguneratuko du, irakurketa praktiketan etengabeko prozesu gisa izandako hobekuntzaren ebaluazioaren arabera.

 

Ikastetxearen Irakurketa Estrategiaren garrantzia honako honetan datza: irakurketaren tratamendua ikastetxeko proiektu bat izatera igarotzen da, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuarekin bat etorrita, behar bezala koordinatua eta egituratua, klaustro osoak ezagutzen eta betetzen duena.

 

Irakurketaren kontzeptuak, beraz, berarekin dakar haren tratamendua: hots, irakurketaren irakaskuntza. Estrategia horren garapenak ikasleak konpetente bihurtu behar ditu era askotariko testuak ulertzeko eta interpretatzeko, eta testu horiek lotu egin beharko dituzte dagokien testuinguruarekin.

 

Ondorioz, ikasleek konpetenteak izan behar dute informazioa berreskuratzeko, idatzien asmoei buruz gogoeta egiteko, mezuak transmititzeko erabilitako baliabideak ezagutzeko eta testuaren egituratik eta estilotik abiatuta esanahiak ondorioztatzeko.