ULERMENA LANTZEKO

Irakurritakoaren ulermena hizkuntza-plano soila gainditzen duen komunikazio-gaitasuna da. Era berean, testuaren esanahia eraikitzeko prozesua barne hartzen du, deskodetzetik eta hizkuntza-ulermenetik interpretazio eta balorazio pertsonaleraino, testuarekin hartu-emanean irakurleak egindako esfortzuaren bidez.

 

Esanahiaren eraikuntza trebetasun aktibo bat da, eta ekintza horretan motibazioaz eta asmoaz gain, pentsatzeko eta arazoak konpontzeko prozesuek eta irakurlearen ezagutzek parte hartzen dute. Hala, beharrezkoa da hausnarketa bateratu batetik abiatzea eta gako metodologiko batzuk adostea ikasleei prozesu horretan laguntzeko, eta irakurketa-estrategiak eta testuen ulermenean eta interpretazioan parte hartzen duten prozesuei buruzko ezagutzak aplikatzea/lantzea askotariko testuetan (etengabeak, etenak, analogikoak, digitalak hainbat formatutan, askotariko hizkuntzetan…), zentzua eta helburu jakin bat duten lanak egiteko.

Horrenbestez, piramidearen oinarria eratzen duten lau eremuak beharrezko elementuak dira irakurketa-prozesuan, baina ez dira nahikoak ulermen aberats eta sakona lortzeko, izan ere,  ulermenak lanketa espezifikoa behar du.

Beraz, irakurriaren ulermena lantzeko ikasteko irakurketaren eta atseginezko irakurketaren eremuan (irakurzaletasunaren garapenean) sartu behar gara. 

Sakontzeko:

  • CALERO, A. Comprensión lectora. Estrategias que desarrollan lectores autorregulados. Comprensión- lectora.org, 2017.
  • GARCÍA PÉREZ, J.R., ROSALES PARDO, J. eta SÁNCHEZ MIGUEL, E.,  La lectura en el aula. Qué se hace, qué se debe hacer y qué se puede hacer. Bartzelona: Grao, 2010.
  • SOLÉ, I. Estrategias de lectura. Bartzelona: Grao, 1998.