Atzealdea

Besteak ez bezalakoa

Besteak ez bezalakoa

- 27-11-2018

 

BESTEAK EZ BEZALAKOA
Ricardo Gomez
Ibaizabal Argitaletxea
Paper Txoriak bilduma
10urtetik aurrera

Erreseina:
Samuelek 3653 egun eta ordu pare bat bete ditu 9:32an.  Bere bizitzaren etapa berri bat hasi du, eta gertatzen zaizkion edo pentsatzen dituen gauzak idazten hasi da kuaderno batean. Samuelentzat bazter guztietan daude zenbakiak eta geometria: argi hariak, inurri ilarak, xaboi burbuilak......Eta beldur handia ematen dion zerbait: MuNa, bere gelan bizi den Munstro Nazkagarria.

Ricardo Gomez Segovian jaio zen, baina oso gazterik emigratu zuen Madrilera familiarekin batera.
Melville, Verne eta beste hainbat idazleren istorioak irakurri zituen txikitan,eta haiengandik hartu zuen
gauzak irudikatzeko, irakurtzeko eta kontatzeko zaletasuna. Urte askoan matematikako irakasle jardun
ondoren,literatura idazteari ekin zion, bai haurrentzat bai gazte eta helduentzat. Hainbat sari irabazi ditu,
besteak beste Alandar Gazte Literatura saria, 2003. eta 2013. urteetan.