APRIRILAREN 23a, LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an LIBURUAREN EGUNA ospatzen da eta aukera baliatu nahi du Hezkuntza Sailak Oinarrizko Hezkuntzan ari diren Erkidegoko ikastetxeak gonbidatzeko eguna ospatzera eta, horrez gain, modu aktiboan parte hartzera ikasleek gara ditzaketen zenbait jarduera didaktikoren bidez.

Irakurzaletasuna garatzeak honako helburu hau du: ikasleengan sustatzea era askotako testuak modu autonomoan eta askotariko helburuekin irakurtzeko ohitura. Jakin badakigunez irakurzaletasunak norberaren garapenari ez ezik, eskola-arrakastari ere laguntzen diola, irakurtzeko ohitura sendotzea eskolaren helburu bat da.

Irakurzaletasuna modu sistematikoan sustatu eta txertatu behar da ikastetxean, eta ikasleak irakurketara hurbildu behar dira zenbait estrategiaren bidez, irakurtzea beharrezkoa duten zerbait dela senti dezaten eta plazer iturri gisa har dezaten. Norbere buruarekin gustura sentitzeko helburuaz egiten den plazerezko irakurketan ere hezi behar du eskolak.

Atal honetan dituzue komunikazio honetan proposatzen diren jardueren edukiak. Horrez gain, IRAKURGUNEA webgunean ere topatuko dituzue AGENDA atalean.

Nahi izanez gero, IRAKURGUNEA webgunean, PARTEKATU ZURE ESPERIENTZIAK atalean dagoen inprimakiaren bitartez partekatu daitezke egindak jarduerak.

JARDUERA DIDAKTIKOAK

LEHEN HEZKUNTZA 1. ZIKLOA

Literatura testu bat irakurri eta elkarrekin haren inguruan hitz egin ondoren, ikasleek irakur-puntu bat sortuko dute irakurketari lotutako esaldi edo hitz bat bertan jasota.

Bideo honek lagunduko dizue irakur-puntua egiteko prozesuan.

LEHEN HEZKUNTZA 2. ZIKLOA

Irakasleak aukeratutako literatura testua irakurri eta elkarrekin haren inguruan hitz egin ondoren, ikasleek horma-irudi digitala egingo dute, testua irakurtzera bultzako helburuz. Bertan, testuari lotutako leloren bat, esaldi esanguratsuren bat eta irudiren bat txertatuko dituzte.

Hemen jaso ditugu zenbait jarraibide: Irakurketara bultzatzeko horma-irudia.

DBH 1. ZIKLOA

Irakasleak aukeratutako literatura testua irakurri eta denen artean haren inguruan jardun ondoren, ikasleek gaur egungo albiste bihurtuko dute irakurritakoa.

Kontrol–orri honek lagun diezazueke prozesua bideratzen.

DBH 2. ZIKLOA

Irakasleak aukeratutako literatura testua irakurri eta denen artean haren inguruan jardun ondoren, ikasleek booktrailerrak sortuko dituzte beste ikasle batzuk testua irakurtzera animatzeko

Hemen dituzue zenbait jarraibide: lan-plana.

 

Oharra: Irudiaren jatorria