Hileko gomendioa
JON "TXONTXE" ETXEBARRIA / MALEN AMENABAR (IL. )
2022-11-22
Haur eta Gazte Literatura 8-10 urte.
Aurreko gomendioak
Atzealdea
XAMAREN HERRI MAGIKOA
XAMAREN HERRI MAGIKOA
- 28-09-2020
Irakurtzen bitartean haurrek benetako magia modu dibertigarrian egiten ikasten dute, sekretua deskubritu gabe eta inolako trebetasun berezirik izan gabe. Magiak liburua irakurri ahala sortzen dira, eta gero lagunei edo familiari egin diezazkiekete.
Liburuaren beste balio batzuk honako hauek dira:
- Ikasleek jolasetarako material magikoa sortzen dute.
- Magia hainbat formatutan egiten da; matematikak erabiliz, papiroflexiarekin, ikusizko jarraipenarekin...
- Taldearen garrantzia, animalien maitasuna, landa-eremuen askatasuna, adinekoen errespetua, familiaren eta lagunen garrantzia bezalako balioez hitz egiten da.
- Xama irakurleak irudikatzen duen bezala identifika daiteke, genero zehaztugabetasuna baitu.
- Atal bakoitzak istorio/abentura txiki bat du, eta beti magia joko batekin amaitzen da. Hari nagusia Xamak aldiro leku batean aurkitzen dituen noten misterio txikia da. Irakurketa atsegina, eta azkarra da.
- Itzultzailea Amets Santxez Munain da, haurrentzako 30 liburu baino gehiago itzuli dituena.
- Zubia Editoriala eta Santillana Infantil y Juvenil argitaletxeek argitaratua, Begiko zigiluaren bidez.
- Hau da 8 magia jokoetako bat https://youtu.be/QewhJY9F1l0