Kontzientzia fonologikoa

Kontzientzia fonologikoa trebetasun metalinguistiko bat da,  hitz  bat  osatzen duten silabak eta fonemak identifikatzeko eta manipulatzeko aukera ematen duena. Unitate fonologikoen arabera hiru mota bereizten dira: kontzientzia lexikoa, kontzientzia silabikoa eta fonemaren kontzientzia.

Etapa

Maila

Adina

Ardatza

Irakurketaren estadioak

Berariazko trebetasunak

 

Haur Hezkuntza

3

3

 

Irakurtzen ikasi

 

1.Izendapenaren abiadura

 

2.Kontzientzia fonologikoa

 

 

 

Kontzientzia lexikoa Kontzientzia silabikoa Kontzientzia fonemikoa

4

4

5

5

 

Kontzientzia lexikoa, esaldia osatzen duten hitzak identifikatzeko eta nahita manipulatzeko trebetasuna.

Kontzientzia silabikoa, hitza osatzen duten silabak hitz batean ezagutzeko eta manipulatzeko trebetasuna.

Kontzientzia fonemikoa, fonemak — hitzak osatzeko konbinatzen diren soinuen unitate txikienak entzuteko, identifikatzeko eta manipulatzeko trebetasuna.

 

Lehenik  kontzientzia  lexikoa  lantzen  da, hau da, esaldi batek dituen hitz-zenbakiak bereiztean datza, gero  hitz  bat  osatzen duten silaben bereizketekin  jarraituko  da; eta, azkenik, soinuen unitate txikienak, hots, fonemak landuko dira.

Sakontzeko:

  • HARANBURU ,M. et al. Kontzientzia fonologikoa lantzeko programa. Donostia: Erein, 2008.
  • VALLÉS,  A. Conciencia Fonológica. Valentzia: Promolibro, 2008.
  • NAFARROAKO HEZKUNTZA BEREZIKO BALIABIDE ZENTROA. NHBBZ. Materiales para trabajar las habilidades fonológicas . Iruñea: Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa. 
  • JIMÉNEZ GONZÁLEZ, J. eta ORTIZ GONZÁLEZ, R. Conciencia fonológica y aprendizaje de la lectura: teoría, evaluación e intervención .Madril.: Síntesis, 1994.

Gehiago jakiteko:

Metodología para la adquisición de una correcta conciencia fonológica

Artikulu honek kontzientzia fonologikoa nola landu laburbiltzen du eta lanerako jarraibideak ematen ditu.

Ikusi baliabidea

Test para la detección temprana de las dificultades en el aprendizaje de la lectura y escritura

Dislexiaren diagnostiko goiztiarra egiteko froga, prozesamendu fonologikoarekin lotutako gabezietan oinarritua; lau urteko haurrekin aplika daiteke.

Ikusi baliabidea

Fonemak kontzientzia fonologikoaren bidez lantzen

Irakurketa-idazketa kontzientzia fonologikoaren bidez lantzeko materiala.

Ikusi baliabidea

Conciencia fonémica: vocales

Kontzientzia fonologikoaren garapena laguntzeko bi aurkezpen interaktibo. Haur Hezkuntza.

Ikusi baliabidea

Conciencia fonológica

Komunikazio handigarriari eta alternatiboari buruzko Aragoiko Gobernuaren atariak behar bereziren bat duten ikasleen komunikazioa errazten duten piktogramak, irudiak, materialak eta softwareak biltzen ditu. “Materiales” atalean, kontzientzia fonologikoa lantzeko gune bat dago.

Ikusi baliabidea

Salto saltoka

Letrak eta haien soinuak lantzeko mahai-jokoa.

Ikusi baliabidea

Kataluga 2.0

Grafema-fonemak, silabak, hitzak eta esaldiak erabiliz kontzientzia fonologikoa lantzeko ariketa metalinguistikoak.
PC-an deskargatu daitezke.

Ikusi baliabidea

Katamotz hitzak

Grafema-fonemak, silabak, hitzak eta esaldiak erabiliz kontzientzia fonologikoa lantzeko ariketa metalinguistikoak. Tableta eta mugikorrerako aplikazioak.

Ikusi baliabidea