JARIOTASUNA LANTZEKO
Irakurtzeko jariotasuna abiaduraz, zehaztasunez eta adierazkortasunez irakurtzeko gaitasuna da. Irakurketaren praktikaren bidez garatzen da eta testuak ulertzeko funtsezko trebetasuna da.
Irakurtzeko jariotasuna irakasteak errendimendua hobetzen du, ikaslearen irakurketa-maila eta adina edozein dela ere. Jariotasunak eta ulermenak elkarrekiko mendekotasuna dute: jariotasunak ondo ulertzen laguntzen du, baina ezinezkoa da jariotasun ona izatea ulertu gabe irakurriz gero.
“(..) Jariotasuna hobetzeko esku-hartzea erraz samarra da, eta ikerketetan oinarritutako zenbait akordiok argudiatzen dute irakurketa praktikatuz lantzen dela jariotasuna. Irakurketa lagundua da estrategia nagusia, eta zenbait formatu ditu (irakurketa azkarra, berdinen arteko tutoretza...). Erraz aplika daiteke, ez duelako jakintza edo prestakuntza espezializaturik behar. Nahikoa da pertsona batek ozen irakurtzea eta beste batek prozesua ikuskatzea eta hobetzen laguntzea.” *
*Ripoll,JC eta Aguado, G.(2015)Enseñar a leer. Cómo hacer lectores competentes. EOS
- RIPOLL,J.C. eta AGUADO, G. Enseñar a leer. Cómo hacer lectores competentes. Madril: EOS, 2015.
OHARRA: Hurrengo baliabide-zerrendak irakurketa lantzeko hainbat aukera biltzen ditu. Horietako asko interneten eskuratu daitezke. Baliabideak jardunbide egokien eredu edo ikastetxeak aintzat har ditzakeen jarduera gisa proposatzen dira.
Baliabide gehiago…
La lectura asistida mejora la fluidez y la comprensión lectora
Irakasleek irakurketa lagundua irakurtzeko jariotasuna hobetzeko estrategia gisa erabiltzeari buruzko artikulua.<
Velocidad lectora ≠ Fluidez lectora
Artikulu honetan azaltzen da irakurtzeko abiadura beharrezkoa izan arren ez dela nahikoa jariotasun egokia edukitzeko, eta bi termino horiek maiz nahasi egiten direla.
¿Sabes cómo modelar la lectura fluida de tus alumnos?
Artikulu honek jariotasuna ikasgelan 7 urratsetan lantzeko jarraibideak ematen ditu.
Rúbrica de evaluación de la fluidez lectora
Irakurriaren ulermena ebaluatzeko erreferentziazko lan-sorta bat. Lehen Hezkuntza eta DBH.
Irakurketa eraginkorra koebaluatzeko errubrikak
Ozenki irakurtzea ebaluatzeko errubrikak.
Katamotz Lectura.- Kalalekto 1.1
Ikasleei irakurketa prozesua hobetzen laguntzen dien software libreko programa. Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. zikloak. Gaztelania eta euskara.
Lectoescritura: las 1000 palabras más frecuentes del castellano
Ohiko hitzen bidez irakurketa lantzeko ordenagailurako materiala.
Conciencia semántica
Blog honetan heziketa-materiala aurki daiteke. Semantika lantzeko askotariko jarduerak topa ditzakezu: antzekotasunen arabera multzokatzea, ezaugarri komuna, osatu esaldia, hizki-zopak...