Jarduerak

Kasu honetan, galdera hauei eman behar zaie erantzuna:
          Zer egingo dugu horretarako?
          Nola?
          Noiz?
          Nork?

Jarritako helburuak betetzeko beharrezko izango diren ekintzak diseinatzea, eta ekintzok aurrera eramateko eskuratu beharko diren baliabideak programatzea.

Ekintza bakoitzean honako kontu hauek zehaztuta eduki behar dira, ondo ordenatzeko eta koordinatzeko:

  • Zein izango den ekintza bakoitzaren arduraduna.
  • Ekintza bakoitzak zer denbora beharko duen; alegia, fase bakoitzerako lan-egutegia zein izango den.
  • Zer giza baliabide eta zer baliabide material beharko diren.
  • Antolaketako zer neurri hartu beharko diren kontuan, espazioak erabiltzeko eta denbora ondo banatzeko.
  • Zer prozedura erabiliko den ekintzen jarraipena edo ebaluazioa egiteko eta akordioak berrikusteko (ikus 6. urratsa).

Gogoan izan...

  • Komeni da garrantzi handiagoa ematea hartuko diren neurrien eraginkortasunari eta eraginari, kopuruari baino.
  • Gure buruari galdetu behar diogu zenbateraino lagunduko duen planean ezarritako jarduera bakoitzak helburua betetzeko, eta ebaluatzeko irizpideak zein jarraipen-prozedurak ezarri behar ditugu.
  • Komeni da aplikatzeko epe desberdina duten jarduerak eta estrategiak aukeratzea.
  • Garrantzitsua da zentroaren testuingurua edo errealitatea (baliabideak, ikasleak, familiak...) kontuan hartzen duten jarduerak aukeratzea.
  • Komeni da gelaren barruan nahiz gelatik kanpo egitekoak diren jarduerak konbinatzea.
  • Irakasleei irakurketa bultzatzeko prestakuntza eta motibazioa ematea ere egokia izan daiteke.
  • Jarduerak definitzerakoan, komeni da enfokea eta erabiliko den metodologia zehaztea.
  • Irakurtzeko ohitura ez ezik, irakurritakoa ulertzen eta ikasten laguntzen duten ekintzak ere lantzea.
  • Irakurketa Estrategiak aukera eman behar luke testu desberdinak lantzeko (tipologian, formatuan edo euskarritan desberdinak), eragiketa kognitibo sakonak edo arinxeagoak lantzeko. Lanean Informazio eta Komunikazioko Teknologia berriak integratzea garrantzitsua da.
  • Komeni da irakurketarako gaitasuna hobetzeko ez ezik, ahozko nahiz idatzizko adierazpena lantzeko ekintzak ere antolatzea.

Ekintzen planifikazioa egiten laguntzeko tresna: