IRAKURZALETASUNA
Era askotako testuak gero eta modu autonomoagoan eta askotariko helburuekin irakurtzeko ohitura sustatzea da irakurzaletasunaren xedea. Irakurtzeko plazerean hezi behar ditugu ikasleak, ‘irakurri irakurtzeagatik’, norberaren buruarekin gustura sentitzeko helburuaz egiten den plazerezko irakurketan, jakinik, gainera, irakurzaletasunak ikasleen garapenari ez ezik, eskola-arrakastari ere laguntzen diola.
Irakurtzeko ohitura sendotzea ikasleen heziketaren funtsezko alderdia da; beraz, eskolaren helburuetako bat da eta horretan, familiak eta inguruak ere parte hartu behar dute.
Atal honetan, irakurtzeko ohitura ikasleengan sustatzeko eta irakurtzera bultzatzeko proposamenak eta baliabideak biltzen dira.
Sakontzeko:
- MORENO, V. Irakurketa, liburuak eta irakurtzera bultzatzea. Hausnarketak eta proposamenak. Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2000.
- YUBERO, S. eta LARRAÑAGA, E. “El proceso de construcción del hábito lector: aportaciones desde las TIC”. SEDLL, Lenguaje y textos. 37. zk, maiatza 2013.
- MIRET, I. et al. ¿Bibliotecas escolares entre interrogantes? Herramienta de autoevaluación. Preguntas e indicadores para mejorar la biblioteca. Madril: Hezkuntza Ministerioa eta Germán Sánchez Ruipérezen Fundazioa, 2011.