Irakurketarako konpetentziaren definizioa
"Irakurketarako konpetentzia" terminoa erabiltzen dugu, "irakurmena" hitzaren ordez. Horrekin adierazi nahi da ez garela deskodetze hutsez ari, ezta ahots goraz irakurtzeko gaitasunaz. Irakurketarako konpetentziak hainbat konpetentzia kognitibo eta linguistiko hartzen ditu bere baitan. Konpetentzia hitzak, ezagutzaz gain, irakurketarako konpetentzia egoera askotan eta helburu anitzetarako aplikatzeko gaitasuna adierazten du.

Hau da PISA 2018ko Irakurketaren Marko Teorikoan (1) ematen den definizioa:
Irakurketarako konpetentziak barne hartzen ditu
testuen ulermena, erabilera, ebaluazioa, hausnarketa eta konpromisoa,
helburu propioa lortzeko, ezagutza eta gaitasun pertsonala garatzeko,
eta gizartean parte hartzeko.
Irakurle konpetenteak lortze aldera
Irakurketaren inguruan gogoeta egiteko artikulua.
Irakurketa eta irakurmena HHn eta LHn
HH eta LHko etapetan irakurketaren lanketan kontuan hartu behar diren zenbait alderdi jasotzen dituen ppt azalpena.
Irakurriaren ulermenaren zailtasunak Bigarren Hezkuntzan
DBHn Irakurketaren inguruan gogoeta egiteko artikulua.
10 claves para enseñar a comprender
Hamar gako oso kontuan hartu beharrekoak ikasleei testuak ulertzen laguntzeko.
Lehen Hezkuntzan:
Bigarren Hezkuntzan:
Ocho preguntas en torno a la lectura y ocho respuestas no tan evidentes
Irakurketa lantzeko ikastetxean izan beharreko gakoak aztertzen duen artikula.
Para ayudar a comprender: ¿Qué se debe hacer? ¿Qué se hace? ¿Qué se puede hacer?
Egileek berek egindako ikerketa batean oinarrituta, gakoak ematen dituzte irakurketa modu eraginkorrean jorratzeko artikulua.
Leer en la red
Irakasleentzako aholkuak biltzen dituen artikulua. Felipe Zayasen artikulua.
Un marco para el desarrollo de la competencia lectora
Juan Cruz Ripoll Salcedak irakurketarako konpetentzia garatzeko markoa eskaintzen du liburu honetan.