Irakurketarako konpetentziaren ebaluazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek bi eratako ebaluazio sistema hauek erabiltzen dituzte irakurketarako konpetentzia ebaluatzeko:
- Barne-ebaluazioa
- Kanpoko ebaluazioak
Barne-ebaluazioa da ikasleen konpetentziaren garapena baloratzeko eta kalifikatzeko esanguratsuena. Barne-ebaluazioa da ikastetxeetan egiten den ebaluazio jarraia, ebaluazio proba ugaritan oinarrituta dagoena. Irakurketarako konpetentzia ebaluatzeko, ikastetxe bakoitzak, arlo, eremu eta ikasgai guztietan, oso kontuan hartu behar ditu ebaluazioari lotutako zenbait alderdi eta erabakiak modu koordinatuan hartu: zer ebaluatuko dugu?, nola ebaluatuko dugu?, nork ebaluatuko du?...
Kanpoko ebaluazioek informazio osagarria eransten diote barne-ebaluazioari. Ikuspegi zabalagoa ematen dute, beste ikastetxeetako batez bestekoaren artean ikastetxearen eta ikasle bakoitzaren egoera aztertzeko. Horretaz gain, kanpoko ebaluazioek adituek egindako irakurketarako konpetentziaren ebaluaziorako marko eguneratuak eskaintzen dizkigute. Konpetentzia marko hauek lagungarriak dira irakurketarako konpetentziaren lanketa eta ebaluazioa berritu eta hobetzeko ikastetxeetan.
Hauek dira euskal hezkuntza-sistemako ikastetxeek egiten dituzten kanpoko ebaluazioak:
Ebaluazio Diagnostikoak
PIRLS
PISA