Irakurketa digitalerako konpetentzia
Irakurketa aldatzen ari da inprimatutako testuetatik testu digitaletara eta, horrekin batera pantailetan erabiltzen diren testu-genero berriak agertu dira: mezu elektronikoak, foroak, aplikazioak, webguneak... Irakurle gaituak testu digitalen ezaugarriak ezagutu behar ditu eta horien irakurketarako konpetentzia garatu behar du, helburu anitzetarako erabiltzeko.
Horretaz gain, irakurleak jakin behar du behar dituen testuak bilatzen eta horiek atzemateko bilatzaileak, menuak, estekak, erlaitzak... erabiltzen. Nabigazioa irakurketa digitalaren funtsezko osagarria da, izan ere, irakurleak testu propioa ekoizten joaten dira nabigatu bitartean. Irakurle onenek hainbat estrategia dituzte nabigazioa eraginkorra izan dadin, bisitak gutxiagotuz eta beharrezko informazioa eraginkortasunez aurkituz. Beraz, gaur egungo irakurleak teknologia berrietan alfabetatuta egon behar du.
Irakurleek duten informazio kopurua gero eta handiagoa da; gehienetan ez da nahikoa izaten testu bakar baten irakurketa, irakurleak testu anitzak irakurri behar izaten ditu. Testu anitzen erabilerak berekin dakar horien informazio iturriak, kalitatea eta sinesgarritasuna ebaluatzeko gaitasuna garatu beharra.
Gaur egun, alfabetatze digital adimentsua beharrezko konpetentzia da ezagutzaren gizartean parte hartzeko.
Marco teórico de lectura. PISA 2018