Irakasleen prestakuntza

Euskal hezkuntza-sistemak hainbat erronka berriri aurre egin behar die hurrengo urteetan. Hauen artean daude, euskara hizkuntza propio gisa indartzea, hezkuntza eleaniztuna sustatzea eta aldaketa demografiko etengabeak ikastetxeetan eskatzen duen egokitzapena. Egoera honetan, irakasleek irakurketarako konpetentzia garatzeko zailtasun berriak aurkitzen ditu.

Horretaz gain, irakurketarko konpetentzia gero eta konpetentzia konplexuagoa bihurtzen ari da. Gaur egun, ez da nahikoa irakurlea euskarri inprimatuan dagoen testu bakar baten irakurketa egiteko gai izatea. Oinarrizko Hezkuntzaren amaierarako, ikasleek gai izan behar dute euskarri eta formatu ezberdinetan duen testu anitzetako informazioa ulertzeko, erabiltzeko, ebaluatzeko eta hausnartzeko, irakurketak duen helburuaren arabera.

Gaur egun sortzen ari diren erronkei erantzuteko, irakasleak prestatuta egon behar dute ikasleen irakurketarako konpetentziaren garapena bideratzeko, etapa bakoitzari dagokion konpetentzia areagotzen lagunduz. Irakasle guztiek ulertu behar dute arlo bakoitzeko irakurketarako konpetentziaren garapenak duen garrantzia, eta honen garapenean  irakasle guztien parte-hartzearen beharra. Horretarako, irakasleek irakurketarako prozesu eta estrategiak jaso behar dituzte ikasleei laguntzeko konpetentziaren garapenean.

Formazioa: 

Berritzegune Nagusiak bi ubide hauek eskaintzen ditu irakurketarako konpetentziaren inguruan:

  • Irakurketa Estrategia 
  • Ikasteko Irakurri

Horretaz gain Berritzegune Nagusiak Irakurmena indartzeko formazioa ere eskaintzen die Lehen Hezkuntzako 3. mailako hainbat irakasleri:

  • Indartuz3

IRALE programak irakurmena lantzeko ikastaroak eskaintzen dira.

Prest_Garak egiten duen eskaintza.