IKASTETXEEN BALIABIDEAK ETA TRESNAKLauki hauetan klikatuz, irakurmena sustatzeko ikastetxeek darabiltzaten hainbat tresna aurkitu ditzakezue: -hizkuntza tratamendu integratua aurrera eramateko ikas-egoerak -hizkuntza eta beste diziplinen arteko tratamendu integrala aurrera eramateko ikas-egoerak -irakurzaletasuna sustatzeko ekintzak. |
Berriak
2024ko Liburuaren Nazioarteko Eguna Donostian
Liburu Azokako jarduerak

Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, Donostia Kulturak, Gipuzkoako Liburudenden Elkartearekin batera, azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan, 9:15etik 20:00etara. Haur zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira.
PortaDA! erronka
Lehen Hezkuntza eta DBH zein Batxilergo mailetako ikasleentzat lehiaketa da.
Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, edozein garaitako liburu eta diskoen portadak izango dira lehiaketako langaia.
Ikusi Mikusi literatura azoka
Hirugarren aldiko, 2023ko urriaren 20an eta 21ean, Sarako herriak ateak zabalduko ditu, haur eta gazte literatura jaialdiari, ostiralean eskolei eta larunbatean familiei.
Ikasleen goiza Durangoko Azokan
Durangoko Azokako lehen egun honetan, ikasle eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango ditugu.


