IKASLEEN ANIZTASUNA KONTUAN HARTZEKO

Irakurketa funtsezkoa da garapen hezigarri, pertsonal eta emozionalean. Hala ere, hainbat ikasleren irakurtzeko trebetasunak ez dira egokiak autonomiaz lan egiteko. Horregatik, beharrezkoa da ideia garrantzitsu batzuk aintzat hartzea:

  • Irakurketak eta idazketak, jabekuntza prozesuak diren neurrian, denbora behar dute eta kontuan hartu behar dira beste era bateko gaitasunak, zailtasunak, erritmoak, egoera pertsonalak dituzten ikasleak  (irakurtzeko edo idazteko zailtasun espezifikoak, gaitasun handiak, eskolatze sisteman berandu sartu diren ikasleak…)

  • Ikastetxeak planteamendu pedagogikoa behar du, irakurketa  lantzeko eta ikasleen aniztasunari erantzuna emateko. 

  • Behaketa eta jarraipen sistematikoak beharrezkoak dira eta beraiek bideratuko dute esku-hartze hezigarria. Irakurtzeko konpetentziaren garapenari lotutako zailtasunak goiz detektatzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza egoeretan ikasleen askotariko beharrei (ikasle etorkinak, dislexia eta antzeko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak...) erantzuteko prozedurak eta tresnak behar dira. 

Jatorri neurobiologikoa duen berariazko hezkuntza-laguntza premia: dislexia.“Ondorioak edo albo-ondorioak ulermen-arazoak eta inprimatutako lengoaiarekiko esperientzia eskasa dira, eta horrek lexikoaren eta ezagutza orokorraren garapena oztopatzen du. Oinarrizko Hezkuntzan eta ondoren hainbat modutan agertzen da eta askotariko esku-hartze eta egokitzapen beharrak sortzen ditu”.*

Aniztasunari erantzuna emateak lan sistematiko eta antolatuaren bitartez ekarriko du irakurtzeko zailtasunak aurreikustea eta, hein handi batean, haiek leundu eta konpentsatzea, ikasle guztiek arrakasta akademikoa lortze aldera.

 

*Lyon,Shaywitzy Shaywitzy, 2003, 2.or.

Sakontzeko:

OHARRA: Hurrengo baliabide-zerrendak irakurketa lantzeko hainbat aukera biltzen ditu. Horietako asko interneten eskuratu daitezke. Baliabideak jardunbide egokien eredu edo ikastetxeak aintzat har ditzakeen jarduera gisa proposatzen dira.

Baliabide gehiago…

Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa: Arreta Goiztiarra Hezkuntzan

Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloaren helburua garapenean izan daitezkeen nahasmenduak goiz detektatzea da, hezkuntza-laguntzarekin lotutako premia espezifikoak eragin ditzaketen nahasmenduei dagokienez.

Ikusi baliabidea

Test para la detección temprana de las dificultades en el aprendizaje de la lectura y escritura

Dislexiaren diagnostiko goiztiarra egiteko froga, prozesamendu fonologikoarekin lotutako gabezietan oinarritua, lau urtetako haurretan aplikatu daiteke.

Ikusi baliabidea

PROLEC Detección de dificultad

Test honen bidez irakurketa ebaluatzen da eta zailtasunak detektatzen dira idatzizko materialaren ulermenean parte hartzen duten prozesuetan: letrak identifikatzea, hitzak, prozesu sintaktikoak eta semantikoak antzematea.

Ikusi baliabidea

PRODISLEX

Lanerako tresna gisa balio duen protokoloa. Hainbat helburu ditu, hain zuzen ere zailtasunak goiz detektatzea, ikasle horien arrakasta lortzeko estrategiak eskaintzea eta ikaskuntzan baldintza berdinetan parte hartzea.

Ikusi baliabidea

Detección dificultades en la mecánica lectora

Irakurtzeko mekanika behatzeko txantiloia.

Ikusi baliabidea.

Ikusmen arazoak detektatzeko

Irakurketari aurre egiterakoan ikusteko zailtasunak behatzeko txantiloia.

Ikusi baliabidea.

Berni

Jolas forman diseinatutako Berni proiektuak irakurriaren/idatziaren ulermenean zailtasunak detektatzeko funtsezko bost aldagai aztertzen ditu eta diagnostiko goiztiar bat egitea ahalbidetzen du, haurra irakurtzen ikasten hasi aurretik. (EHU)

Ikusi baliabidea

Katamotz

Irakurketa-prozesua hobetzen laguntzen duten Windows eta GNU/Linux-erako software libreko programak. Bide fonologikoarekin eta bide lexikoarekin lan egitea. Euskara eta gaztelania.
Katamotz Lectura. Irakurtzeko jariotasuna eta abiadura hobetzeko tresna.
Kataluga. Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak lantzeko ariketak.
OggBikoiztu. Ahozko adierazpena lantzeko bikoizketa tresna erraza.
Katasimu. Euskaraz zenbatzen ikasteko jarduerak.
Katahots. Euskarazko eta gaztelaniazko testuen irakurketa errazten duen “TTS” tresna.
Yinayangu. Ikasgelako kideen izenak ikasteko ariketak eskaintzen dituen jolasa.

Ikusi baliabidea

Piruletras

Ios-erako app honek dislexia lantzeko laguntza-jolas bat biltzen du, zati bat doakoa eta ordaindu beharreko deskargatzeko materialak ditu.

Ikusi baliabidea

Irakurketa digitala

Arbel digitalaren bidez irakurtzen eta idazten irakasteko. Lehen Hezkuntzako 1. zikloa, irakurtzeko/idazteko zailtasunak kontuan hartuz.

Ikusi baliabidea

Kulturarteko hezkuntza

Ikasle etorkinei arreta emateko helburuz sortutako webgune honetan, irakurketa-idazketa lantzeko askotariko baliabideak topatuko dituzue.

Ikusi baliabidea

Martintxorekin euskara ikasten

HIPI programako ikasleentzako edo euskaran lehen urratsak ematen ari direnentzako materiala.

Ikusi baliabidea

Los clubes de lectura fácil

Irakurketa irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei hurbiltzeko tresna.

Ikusi baliabidea

Lectura Fácil. EAE

Irakurketa Erraza zer den azaltzen duen bideo laburra. Zailtasunak dituzten pertsonekin lan egiteko baliabideak eta tresnak.

Ikusi baliabidea

Dislebi

Euskadiko Dislexia elkartea.

Ikusi baliabidea

Irakurle digitala

Interneti konektatutako ahots-sintesia. Tresna honek idatzizko testu baten hitzak entzuteko aukera gehitzen die nabigatzaileei edo testu-prozesadoreei. Testuak euskaraz, ingelesez edo gaztelaniaz egon daitezke eta sistemak ahots sintetiko bat sortzen du, tonu eta soinu naturalarekin eta hizkuntza bakoitzari dagokion ahoskerarekin.

Ikusi baliabidea

Mintzaira Bloga

Euskarazko materiala biltzen duen bloga. Material horietako batzuek irakurtzeko/idazteko prozesua eskuratzeko zailtasunak dituen ikasleei laguntzeko balio dute.

Ikusi baliabidea

Ikasle etorkinen eskolatzea. Irakurketa-idazketa

Ikasle etorkinekin lan egiteko argibideak eta materialak.  Euskaraz eta gaztelaniaz.

Ikusi baliabidea

Ikasle etorkinen eskolatzea. Materialak Lukene sugegorri txirene

Irakurriaren ulermena lantzeko materiala.

Ikusi baliabidea

Ikasle etorri berriei nola egokitu testuak

Argibideak eta ereduak. Berritzeguneak.

Ikusi baliabidea

Dificultades de lectoescritura

Hezkuntza-materialak biltzen dituen bloga, tartean irakurtzeko/idazteko zailtasunei buruzko materialak dituena.

Ikusi baliabidea

Lectoescritura

Komunikazio handigarriari eta alternatiboari buruzko Aragoiko Gobernuaren atariak behar bereziren bat duten ikasleen komunikazioa errazten duten piktogramak, irudiak, materialak eta softwareak biltzen ditu, baita deskargatzeko material elaboratua ere.

Ikusi baliabidea

¡Leemos! Propuestas prácticas para acercar la lectura a todos

Zailtasunak dituzten kolektiboekin lantzeko protokoloak eta jardunbide egokiak eskaintzen dituen liburua.

Ikusi baliabidea

Irakurketa garatzeko eta sustatzeko ariketa bereziak

Askotariko ariketen bilduma: sistematikoak eta ludikoak.

Ikusi baliabidea

Irakurtzen eta idazten aurrera!

Ikaskuntza-prozesuan zailtasunak dituzten eta dislexia duten pertsonekin lantzeko materiala.

Ikusi baliabidea

Logopediako ariketak

Irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei edo hizkuntzan murgiltzeko prozesuan dauden pertsonei zuzendutako jarduerak.

Ikusi baliabidea