Ikasle etorri berrien irakurketa-prozesuaren ezaugarriak
EAE ko hezkuntza sistemara beranduago integratzen diren ikasleen alfabetatzea ezinbestekoa da integrazioa bermatzeko.
UNESCOren esanetan “Alfabetatzearen efektu biderkatzaileak herriak ahalduntzen ditu, gizartean bete-betean parte hartzeko aukera ematen die eta bizirik irauteko kalitatea hobetzen laguntzen du. Alfabetatzea garapen iraunkorraren indar eragilea ere bada; izan ere, pertsonek lan-merkatuan gehiago parte hartzea ahalbidetzen du, haurren eta familiaren osasuna eta elikadura hobetzen ditu, pobrezia murrizten du eta bizitzan zehar garatzeko aukerak zabaltzen ditu”.
Atzerriko hizkuntza batean alfabetatzearen arazo nagusia esanahira sarbide izatea da. Beraz, irakurtzen ikasteak ahozko irakaskuntzarekiko paraleloa izan behar du, hizkuntzaren didaktikako ikuspegi komunikatiboan oinarritu behar da.
Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarkigun aberastasuna ipuinen bidez lantzeko helburuarekin, Munduenea duzue gure artean bizi diren hogei kultura desberdinei buruzko ipuinen bilduma.
Ipuin bakoitza jatorrizko hizkuntzan zein euskaraz irakurri eta entzun daiteke, hauek dira jasota dauden hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera, wolofera, gaztelania, persiera, ingelesa, kukama, tagaloa, ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania.