Helburuak
Kasu honetan, galdera hauei eman behar zaie erantzuna:
Zer landu nahi dugu?
Zer lortu nahi dugu?
Helburu orokorrak nahiz espezifikoak ezarri, diagnostikoaren arabera, eta operatibizatu.
Helburuok oso argi eta zehatz ezarri behar dira, eskola-komunitatetik ahalik eta jende gehien inplikatzeko moduan, eta ezin dute gehiegizkoak izan, errazago berrikusi eta ebaluatzeko.
Benetako premien araberakoak izan behar dute, detektatutako egoeraren aurrerabidea erakutsi behar dute, eta aurrerabide hori lortzeko beharrezko izango den estrategia inplizituki barruan izan.
Helburuak operatibizatu ahal izateko, aurreikusitako emaitzak gogoan izan behar dira. Aurreikusitako helburuek neurtzeko modukoak izan behar dute eta aurreikusten diren aldaketen gradua, mota edo kopurua adierazi.
Gogoan izan...
- Helburuek errealak izan behar dute, eta eskura dauden baliabideen araberakoak.
- Oso lagungarria izan daiteke helburuak lehentasunen arabera antolatzea, eta arreta berezia jartzea zentroak irakurketari ematen dion tratuari, etapa guztietan eta arlo nahiz gai guztietan.
- Aniztasunari kontu egin behar zaio, baita helburuak planteatzen hasteko garaian ere.
- Helburuok lortu nahiak antolaketan nahiz prestakuntzan eragingo dituen premiak gogoan izan behar dira beti.
- Ezin baita ahaztu plan honetako helburuak zentroko gainerako estrategietan ondo txertatu behar direla: hizkuntza-proiektuan eta programazio didaktikoan, hobekuntza-planean...
- Gure hezkuntza-esparrua arautzen duten gakoak ere aintzat hartu behar dira: Heziberri 2020 Plana