GOGOETA EGITEKO
Irakurzaletasuna garatzeko, funtsezkoa da eskola-elkartearen parte-hartzea. Irakasle guztien, familiaren eta inguruaren egitekoa da irakurzaletasuna bultzatu eta irakurketa-erreferente izatea. Atal honetan, beraz, ikasleak irakurtzera bultzatzeko zenbait gako ematen dira, eskolan, etxean nahiz liburutegian baliatzeko.
OHARRA: irakurketaren inguruan lan egiteko aukera batzuk ematen dira beheko baliabideen zerrendan. Horietariko asko interneten aurki daitezke. Baliabide horiek jardun edo jarduera onen adibideak baino ez dira, zentroak nahi izanez gero kontuan har ditzakeenak.
Baliabide gehiago hemen:
Leer y escribir. 10 ideas clave para los primeros pasos
Irakurtzeak eta idazteak testuingurua behar dute zentzua izan dezaten. Irakurzaletasuna sustatzeko beharrezkoa da zenbait gako kontuan hartzea. LH eta Haur Hezkuntza.
Los nuevos lectores: la formación del lector literario
Gaur egungo irakurleen ezaugarriak aztertzen eta ezaugarri horien arabera heziketa literarioa garatzeko bideak zehazten dituen artikulua.
Liburutegia irakurketa planaren bultzatzaile
Liburutegiaren zeregina eta bertan garatu daitezkeen hainbat jarduera.
Eskola-liburutegia martxan jartzeko oinarrizko gida didaktikoa
Eskola liburutegia antolatzeko gidalerroak ematen dituen dokumentua.
Guía Didáctica Básica para la puesta en marcha de la Biblioteca Escolar
Eskola liburutegia antolatzeko gida.
Familiak ere kontatzen du
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak argitaratutako gida. Gurasoei gomendioak ematen dizkie (12 urrats) etxean irakurtzeko gogoa pizteko.
Herramientas para desarrollar el hábito lector en la escuela y en la familia
Familiaren eta eskolaren arteko loturak, irakurtzeko konpetentzia eta irakurzaletasuna sustatze aldera. Bi lan-tresna proposatzen ditu.
Familias lectoras
Irakurzaletasuna sustatzeko askotariko baliabideak eta gomendioak familientzat. Webgunea.
Guía de lectura. Entrénate para soñar
Irakurgaien proposamenak motibazioa lortzeko (6-12 urte).Gurasoentzako materiala.
La educación literaria y las TIC
Heziketa literarioa bultzatzeko IKTek egun duten egitekoa. Artikulua.