Fonetika lantzeko

Kode idatzia ikasteak, hau da, hitzak antzemateak ikasleari soinuen eta letran artean dagoen lotura (fonema-grafema) modu esplizitu eta sistematikoan identifikatzen laguntzen dio.

Euskal alfabetoa edo ABC-a hogeita zazpi letrek osatzen dute, a, b, c, d, e, f, g, h, i, j, k, l, m, n, ñ, o, p, q, r, s, t, u, v, w, x, y, z. Letra hauetatik c, q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, beste hizkuntzetatik datozen hitzak idazteko erabiltzen dira, eta euskal alfabetoan sartzen dira.

 Hizkuntza opakuetan, letra/soinua erlazioa aldakorra da, hau da, modu batean idazten da eta beste modu batean ahoskatzen da, ingelesean bezala. Hizkuntza gardenetan, berriz, idazten den bezala ahoskatzen dira.

Letra-soinua lotura sistematikoki irakasteak ekarpen handia egiten dio ikaslearen irakurtzeko gaitasunaren garapenari.

 

 Etapa    Maila  Adina

Irakur

zale

tasuna

 

Ardatza   Irakurketaren estadioa    Trebetasunak

 

 

 

Lehen

Hezkuntza 

 

1

6

 

 Irakurtzen   ikasi 

 

 

 

3. Fonetika

 

Alfabetoa

 

Puntuazio-markak

 

2

7

 

 

“(…) hizkuntza gardenetan, gaztelania eta euskara kasu, grafema-soinu lotura sistematikoki landuko duten irakurketa-metodoak erabiltzea komeni da, babes zientifikoa duten metodo sintetikoak alegia; babes zientifiko horren jatorria izanik, alde batetik, ikaslearen buruaren funtzionamenduari buruzko ezagutza, eta, bestetik, esperotako moduan ikasi ez duten umeei laguntzeko printzipio horietan oinarrituta erabilitako esku-hartze teknika arrakastatsuak”*

* Ripoll,JC eta Aguado, G.(2015) Enseñar a leer. Cómo hacer lectores competentes. EOS

 

 

Sakontzeko:

 

Sinergias en torno a la lectura. Aula de innovación educativa

Irakurketari buruzko bi ikuspegien arteko antzekotasunak bilatzen dituen argitalpen monografikoa.

Ikusi baliabidea

Salto saltoka

Letrak eta haien soinuak lantzeko mahai-jokoa.

Ikusi baliabidea

Katamotz hitzak

Grafema-fonemak, silabak, hitzak eta esaldiak erabiliz kontzientzia fonologikoa lantzeko ariketa metalinguistikoak. Tableta eta mugikorrerako aplikazioa.

Ikusi baliabidea

Kataluga 2.0

Grafema-fonemak, silabak, hitzak eta esaldiak erabiliz kontzientzia fonologikoa lantzeko ariketa metalinguistikoak. PC-an deskargatu daitezke.

Ikusi baliabidea

Yinayangu

Konfiguratzeko aukera ematen duen joko honetan, landu beharreko hitzak aukeratu eta era askotako jarduerak egin ditzakezu (silabak ala letrak ordenatzea, etab.).

Ikusi baliabidea

Irakurketa-idazketa lantzeko ariketak

Gaia lantzeko hainbat ariketa letra batetik abiatuz (fonemari lotuta). Lehen Hezkuntza.

Ikusi baliabidea

Silabak

Lehen silabak ikasten hasteko ordenagailurako jolasa.

Ikusi baliabidea

Aprendo a leer con el método global por campos semánticos

Koaderno fonologikoak eta eremu semantikoen araberako metodo orokorra elkartuz irakurketa eta idazketa lantzeko material maneiagarria. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikusi baliabidea

Koadro fonetikoak eta autodiktaketak

Bi aurkezpen interaktibo soinudun diskriminazio fonetikoa, kontzientzia fonologikoa, irakurketa-idazketa eta autodiktatuak lantzeko. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikusi baliabidea

Irakurketa-idazketa fitxategien bilduma

Blog honetan heziketa-materiala aurki daiteke. “Conciencia Linguística-Lectoescritura” kategorian, fonetika lantzeko baliabideak daude.

Ikusi baliabidea

Irakurketa-idazketa materialen bilduma

Komunikazio handigarriari eta alternatiboari buruzko Aragoiko Gobernuaren atariak behar bereziren bat duten ikasleen komunikazioa errazten duten piktogramak, irudiak, materialak eta softwareak biltzen ditu, baita deskargatzeko material elaboratua ere.

Ikusi baliabidea