Bidalitako dokumentuak OneDrive, Drive, Alfresco... bezalako biltegitan egon behar dute eta modu publikoan partekatuak, hau da, pasahitzik gabe ikusteko eta jaisteko moduan.
Inprimakian material horien URL esteka idatziko da.
Ikastetxearen Irakurketa Plana: adibide bat.
- 30-11-2018
Hemen duzun dokumentua adibide bat besterik ez da, hiru ikasturteko plangintza biltzen duena. Bertan, zenbait ekimen eta jarduera bildu dira, horien denboralizazioa eta ebaluazio-adierazleak.
Irakurketa Planari dagokionez, ikastetxe bakoitzak bere ibilbidea diseinatu behar du, xumeagoa edo biribilagoa, agian, luzeagoa hemen aurkezten dena baino; beti ere, dituen baliabideak eta beharrizanak kontuan hartuta. Jardueren denboralizazioak ere ikastetxearen beharrizanei erantzun behar die, hala Irakurketa Plana Urteko Plan bat izan daiteke, urtero berrikusi eta egokituko dena, edo hiru-lau urteko Plan Estrategikoa.
Adibide hau ez dagokio ikastetxe jakin bati, horregatik ez zaio garrantzirik eman testuinguratzeari.
Dokumentua, bestalde, “Orientaciones en torno a la lectura“ (2013) “Irakurketa lantzeko orientabideak” (2013) liburuetako jarraibideetan oinarrituta, Teresa Ruiz HTB programa arduradunak, 2014-2105n, eredu gisa sortutako “Un modelo de Plan Lector de centro” testuaren itzulpena da.
"Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, irakurketa-plana lehentasuntzat hartuta eta hizkuntzen tratamendu integral eta integratuaren ikuspuntutik garatuta."
Bidalitako dokumentuak OneDrive, Drive, Alfresco... bezalako biltegitan egon behar dute eta modu publikoan partekatuak, hau da, pasahitzik gabe ikusteko eta jaisteko moduan.
Inprimakian material horien URL esteka idatziko da.