PISA
PISA (Programme for International Student Assessment) ELGAk antolatzen duen nazioarteko ebaluazioa da. 80 herrialdetako 15 urteko ikasleek hartzen dute parte. eta hiru urtean behi egiten da.
Proba honek hiru konpetentzia hauek ebaluatzen ditu aldiro: irakurketarako konpetentzia, zientzia eta matematika. Proba bakoitzean konpetentzia bat izaten da nagusi. Horretaz gain, ebaluazio bakoitzean konpetentzia berri bat aztertzen da.
2018ko PISAren marko teorikoak irakurketa-prozesuen bi kategoria nagusi zehazten ditu: testuaren prozesamendua eta zereginen kudeaketa. Irakurketarako gaitasuna izateko, irakurleak gai izan behar du bi kategori hauetako prozesu kognitibo guztiak aurrera eramateko:
PISA ebaluazio-probek, kanpo-ebaluazioak direnez, testua prozesatzeari dagokion kategoria baino ez dute ebaluatzen. Baina, ikastetxeek, beren barne-ebaluazioetan, zereginen kudeaketa ere ebalua dezakete.
PISA 2025. ISEI-IVEI, Irakas-sistema ebaluatu eta ikertzeko erakundea.
Artikulu honetan, Talde Interaktiboak eta Irakurketa Dialogikoak ikasle guztien ikaskuntza instrumentala eta soziala hobetzeko egiten ari diren ekarpenak berrikusten dira, batez ere zailtasun gehiago dituztenekin.
Irakurketari buruzko ikerketa zientifikoaren literaturaren eta literatura horrek irakurketa-instrukziorako dituen ondorioen ebidentzian oinarritutako ebaluazioa.
Bibliotecas escolares entre comillas.
Liburutegia hezkuntza-zentroetan integratzeko jarduera onei buruzko ikerketa baten eta jarduera on horiei balioa ematearen emaitzak.
Eskola-liburutegien eta horiek duten eraginaren neurketaren egoerari buruzko berrikuspen-eredua.