Ekintza-ardatzak
Eskoletan irakurketaren gainean egiten den lana hiru multzo handitan banatuta dago:
Elkarri josita daudenez hiru multzoak, bat hobetzen bada gainerakoak ere hobetu egiten dira: irakurtzeko ohitura hartuz gero, jakiteko, ikasteko eta ikasitakoa banatzeko irakurketa gehiago egiten da, eta erakusteko irakurketa zenbat eta gehiago eta hobeto erabili, gehiago eta hobeto garatuko da irakurtzeko ohitura. Hori dela-eta, irakurketaren inguruko erabakiak egituratzeko ere balio dute.
IRAKURTZEN IKASI: Irakurtzeko gaitasuna lantzea da, irakurketaren trebezia funtzional oinarrizkoak eskuratzea. Alfabetizazioarekin eta irakurketa eraginkor errazarekin lotuta dago. Sakontzeko...
IKASTEKO IRAKURRI: Irakurketa jakintza eta ikaskuntza lantzeko ezinbesteko jotzen du multzo horrek, nola eskolan hala eskolatik kanpo. Ikasleei irakurle on izaten lagundu nahi die batez ere, informazioa eta deskubrimendua eskurago izateko, eta jakinduria gehiago hartzeko. Sakontzeko…
IRAKURZALETASUNA: Irakurtzeko ohitura hartzearen helburua zera da, ikasleei beren kasa edonolako testuak irakurtzeko ohitura hartzen laguntzea. Irakurtzeko ohitura kuriositatea pizteko bidea ere badenez, irakurtzeko zaletasuna hartzeko ez ezik, irakurketaren bidez jasotzen den jakintzaz gozatzeko ere balio du. Sakontzeko...
Jarduketa-ardatzak eta horietako bakoitzaren helburuak webgune honetako erreferentziazko hainbat dokumentutan markatuta agertzen dira: Irakurketa lantzeko orientabideak Lehen Hezkuntzan, Irakurketa lantzeko orientabideak Bigarren Hezkuntzan eta Jardunbide egokien gidaliburua. Irakasleak eta irakurketaren irakaskuntza. Halaber, dokumentu horiek Ikastetxearen Irakurketa Plana sortzeko prozesuko etapetako bitartekoak eta ibilbideak zehazten dituzte.