Ebaluazioa

Kasu honetan, galdera hauei eman behar zaie erantzuna:
               Nola gabiltza?
               Zer lortu dugu?

Helburuak zenbateraino lortu ditugun neurtzea, jarduerak martxan direnean nahiz jarduerak amaitzean eta orokorrean, gainerako jarduerekin alderatuta.

Ebaluatzea da bidea ikusteko hasierako egoeratik aldatu nahi zena benetan aldatu den ala ez. Hasieratik erabaki behar da helburuak nola neurtuko diren, adierazleak aurreikusitako emaitzekiko neurtuta (zer-nolako datuak neurtuko diren) baita egiaztapen-iturriak (datuok nondik aterako ditugun) ere.

Ebaluatzeak aukera ematen du egindakoa eraginkorra ote den ikusteko.  Horretarako kudeaketako adierazleak ezarri behar dira, helburuak, ekintzak, baliabideak, epeak, emaitzak eta abar elkarrekiko egokiak diren ikusteko.

Egindako guztia sistematizatzeko eta ikasitakoa beste  ikastetxeekin partekatzeko ere balio du ebaluazioak.

Gogoan izan...

  • Garrantzitsua da ebaluazioa etengabea izatea eta jarraipena bide osoan egitea, eta ez soilik bukaeran. Horretarako, aurretik ondo zehaztu behar dira bai jarraipena egiteko prozedurak bai ebaluazio-irizpideak jardueren programazioan.
  • Komeni da adierazleak irisgarriak izatea (erraz eskuratzeko modukoak),  sentikorrak (aldaketak identifikatzeko modukoak), egiaztagarriak (objektiboki egiaztatzeko modukoak) eta zehatzak (anbiguotasunik ez eragiteko).
  • Komeni da jarduerak bereiztea; batetik jarduerazkoak edo prozesukoak (aurreikusitakoaren arabera, adierazitako elementuak zenbateraino aplikatu diren erakusten dutenak) eta, bestetik, emaitzazkoak (jardueren ondorioak erakusten dituztenak).
  • Komeni da  jardueretan inplikatutako pertsona kopura handienak parte hartzea ebaluazioan.
  • Funtsezkoa da lortutako emaitzak hezkuntza-komunitate guztiari jakinaraztea eta, batez ere, lorpenak begi-bistan jartzea; etorriko diren beste ekintza eta kolaborazioak lantzekoan lagunduko baitu horrek.

Planaren ebaluazioa egiten laguntzeko tresnak: