Diagnostikoa
Galdera hauei erantzun behar zaie pauso honetan:
Zein da gure egoera?
Zer aldatu nahi dugu?
Zergatik?
Zer baliabide ditugu eskura aldaketa hori burutzeko?
Errealitateari buruzko hasierako hausnarketa edo ikerketa egin behar da, aldatzea komeni den premia edo egoera identifikatu behar da, aldatzekoa den horrekin lotutako faktoreak aztertu eta eskura dauden baliabideak identifikatu (jendea, dirua...).
Diagnosi-ebaluazioa, eta barruko nahiz kanpoko ebaluazioak, abiapuntu egokia izan daitezke irakurketaren inguruan elkarrekin egindako lanari buruz gogoeta egiteko, eta zentro bakoitzeko praktikak aztertzeko, detektatzeko zertan diren sendo eta zertan ahul.
Zentroak aukeran dauka aspektu horietako batean edo batzuen gainean jarduteko, bakoitzaren neurriaren eta premien arabera.
- Ezin da inondik ere zentroaren testuinguru espezifikoa bistatik galdu (inguruaren ezaugarriak, ikasleak, familiak, gizarte-eragileak...).
- Ezinbestekoa da gaitasun teknikoaren eta ekonomikoaren ebaluazio errealista egitea, antolatuko den edozein jarduketa zorrotz egokituta egoteko eta bideragarri izateko.
- Aukera ona izan daiteke gizarteko beste eragile batzuk ere plana prestatzera biltzea (kolaborazioak...). Lagungarria da zentroek inguruko beste eragile batzuekin (familiak, liburutegia, beste eragile batzuk...) daukaten harremana aztertzea.
Planerako beharrezko diagnosia egiten laguntzeko tresnak: