Ekintza-ardatzak

Ikasleen irakurketarako konpetentzia alderdi hauetan guztietan landu behar da:

irakurtzen ikasi 

ikasteko irakurri

irakurzaletasuna-irakurtzeko ohitura 

Hiru alderdi hauek elkarri loturik doaz eta hurrenkera jakin baten arabera garatu behar dira. Alderdi bat hobetzen bada gainerakoak ere hobetu egiten dira: irakurtzeko ohitura garatzen duen irakurleak, hobeto irakurriko du eta, irakurritakoaren bitartez ezagutzak bereganatuko ditu.  

Hori dela eta, alderdi hauek izango dira ikastetxeko irakurketa estrategia egituratzeko erabiliko ditugun ardatzak. Ardatz hauek irakurketa-estadioetan banatu dira eta ikasleen adin, maila eta etaparekin lotu dira. Irakurketa-estadioen banaketa hau guztiz orientaziozkoa da, eta beti ere kontuan izan beharko da ikasle bakoitzak bere irakaurketarako konpetentzian egiten duen garapena. 

 

Euskal Hezkuntza Sistemarako Irakurketa Estrategia.