Irakurgunea

Egin zure ekarpena !

Zure esperientziaren berri izan nahi dugu hemen erakusten diren adibideak aberasteko. Galdeketa hau betetzea gonbidatzen zaitugu. Zure praktika besteentzako aberasgarria izango delakoan gaude.

IKASTETXEEN ESPERIENTZIAK

Grafikoan erakusten denez gero, ikastetxeen esperientziak hiru informazio-talde handitan sailkatu ditugu: 01, 02 eta 03. Irudiaren gainean klik eginez gero loturak talde bakoitzaren adibidede errealak erakutsiko dizkigu. 

MapaES02 Praktika Onak01 Irakurketa Planak03 Gomendagarriak

ETXEAN IKASTEN

eLiburutegia

2020-04-15 Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskaintzen dizuten zerbitzua da. eLiburutegia plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Irakurri gehiago

Irakurguneko erronka

2020-03-25 

Etxean geldituko garen egun hauetan, zergatik ez parte hartu proposatzen dizugun ekimen honetan? 

Egin zure argazki bat, irakurtzen duzun bitarteanIgo eta igo Twitterrera #irakurgune traolarekin, edo bidali gure helbidera (hizkuntzak@berritzegunenagusia.eus). Non eta noiz irakurtzen duzu: sofan, lurrean, balkoian,..?

Animatu! Argazkia atera eta bidali! "Irakurle txapelduna" diploma jasoko duzu!

Irakurri gehiago


 

Efemerideak eLiburutegian

ALBISTEAK

Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdeetan hasi zen ospatzen. Egun, hainbat eta hainbat jarduera eta lehiaketa antolatzen dira herrialde gehienetan, baitan gurean ere.

Ikusi bideoa

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna

2020-04-03 1967.urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Irakurri gehiago

BITARTEAN, ETXEAN IKASTEN

2020-03-31 Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk irakaskuntza indartzeko hezkuntza-saio bat jarriko dute abian, bereziki etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleentzat. Saioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila arteko ikasleei zuzendua izango da, batik bat. Datorren astelehenean (martxoak 30) hasiko da eskaintzen ETB3n eta eitb.eus-en, goizeko 9etik 12tara.

Irakurri gehiago